sare sozialen kudeaketa

Batelan argi eta garbi daukagu: gaur egun, Social Mediaren estrategiarik gabe, zure enpresa ez da ikusgai. Instagram, TikTok, LinkedIn. Zure xede-publikoa dagoen sare sozialetan egotea funtsezkoa da komunitate bat sortzeko eta harekin konektatuta mantentzeko. Hazi dezagun zure negozioa.marka.enpresa.

gure zerbitzuak

behar bakoitzari egokitutako konponbideak

social media plana

Funtsezkoa da enpresaren helburuak lortzeko gauzatuko ditugun estrategiak eta ekintzak jasotzen dituen plan on bat izatea.

profil sozialen diseinua eta erregistroa

marka bakoitzaren profil sozialak diseinatzen ditugu, azaleko eta profileko irudiak, testuak eta deskribapenak egokituz.

Edukien sorrera

batelan zure marka besteengandik bereizten duen edukia sortzen dugu. Sare sozialetan edo blogetan partekatzeko jatorrizko edukia. testuak, irudiak (ilustraciones), argazkiak, bideoak, infografiak… zure markaren balioak hobekien komunikatzen dituena.

sare sozialetako publizitatea

zure enpresari hainbat gizarte-plataformatan produktuak edo zerbitzuak sustatzen laguntzen diogu: Facebook, Instagram edo LinkedIn, besteak beste. Sare sozialetan publizitate-kanpainak sortu eta gauzatzen ditugu, ikusgarritasuna eta online inpaktua maximizatzeko, salmentak, kalitatezko lead-ak edo web-trafikoa handitzea lortzeko.

sare soizialak kudeatzeko zerbitzuari buruzko galderak:

sare sozialek marketinean duten garrantzia estrategia komertzialen irismena eta eraginkortasuna handitzeko duten gaitasunean datza. Nola?

  • ikuspena: plataforma horiek audientzia orokor batera iristeko aukera ematen diete enpresei.
  • elkarreragina: sare sozialak erabakigarriak dira bezeroekin, bezero potentzialekin eta haien buyer pertsonarekin elkarreragin hurbilagoa izateko.
  • fideltasuna: etengabeko elkarreraginak eta sare sozialen bidez baliozko edukia emateak jarraitzaile leialen komunitatea eraikitzen laguntzen dute, bezeroen atxikipena areagotuz.
  • bihurketak: marken profilek kontsumitzaileak modu eraginkorrean konektatzea eta bihurtzea ahalbidetzen dute. Erabiltzaileen % 36-ak dio sare sozialek eragina izan dutela erosteko erabakian.
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.